Topaketa


2012ko apirilean egindako gogoeta-jardunaldian giza eskubideen arloko honako erakunde eta kolektibo hauek hartu zuten parte: SOS Racismo–Bizkaia, APDHA (Giza Eskubideen Aldeko Andaluziako Elkartea), CIMADE, Periodismo Humano, Cambalache, Proyecto Esperanza, Plataforma por el cierre de los Centros de Internamiento de Extranjeros (CIE) (Atzerritarrak Barneratzeko Zentroak -ABZ- ixtearen aldeko plataforma), European Council on Refugees and Exiles (ECRE) (Errefuxiatuen eta Erbesteratuen Europako Kontseilua), MIGREUROP, Women´s Link Worldwide, Ferrocarril Clandestino, AEDIDH (Giza Eskubideen Nazioarteko Zuzenbiderako Espainiako Elkartea), CEAR-Canarias eta CEAR-Euskadi.
Epe ertain-luzean modu iraunkorrean abiarazi ahal izango diren ekintzak zehazteko aukera paregabea izan zen, betiere, Espainiako estatuan asilo-prozedurara sartzeko aukeretan eragiteko eta mugak kanporatzearen kontra borroka egiteko.


Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten erakunde eta pertsona guztiei haien eskuzabaltasunagatik, eta borrokaren, salaketaren eta errebindikazioaren arloan eta pertsona errefuxiatuei eta immigranteei laguntzeko lanean bizitako esperientziak azaltzeagatik. Ez dugu ahaztu behar pertsona horiek etengabe pairatzen dituztela Espainiako estatuak, Europar Batasunaren esparruan, ezartzen dituen migrazio-politika gero eta gogorragoak, haien giza eskubideetan ondorio larriak dituzten politikak, alegia.